Pinu beltza, larizio pinua

Pinu beltza, larizio pinua

Pinus nigra J. F. Arnold

Hostoak

Pinaburua, estrobilo arrak eta emeak

Deskribapena

Pinu beltza edo larizio pinua hostoiraunkorra da. Pinuaren hostoak (6-16 x 0,08-0,15 cm) orratz-formakoak dira, eta binaka ateratzen dira.

Landare monoikoa da. Estrobilo arrak adarren puntetan pilatzen dira; zehazki, har-itxurako hainbat estrobiloren elkarketak eratzen dira. Emeak (4-6 x 2-4 cm) arrautza-formako estrobilo marroiak dira. Estrobilo emea heltzean, pinaburua sortzen da. Pinaburuak hegaldun haziak (3-8 mm; hegala: 20 mm) izaten ditu barruan.

Azal leuna izaten du gaztetan, eta, gero, irregularki zartatzen da, ezkatakara bihurtu arte. Gaztetan kolore grisaxka izaten du, eta marroi-beltza edo marroi-grisa heltzean.

Jatorria

Europa. Mediterraneoaren ingurukoa; ez da Euskal Herrira iristen.

Ugal-garaia

Martxoa-maiatza

Tamaina

40 m-raino

Kudeaketa

Pinu mota honen landaketak 60 edo 70 urtera botatzen dira. Egurra paper-orea egiteko edo zerrategietara eramateko erabiltzen da.

ARAN herbarioko plegua