Ekintzak

Landareak ilustratu natura ulertzeko

2021eko maiatzean bi saio egin ziren Chillida Lekun inguruan aurki zitezkeen zuhaitz eta landare espezieak ezagutu eta ilustratzeko. Bertan Aranzadiko Botanika Sailekoen laguntzarekin, eta, bestetik, Raúl Domínguez ilustratzailearekin landareak paperera eraman zituzten.

Parte hartzaileek landareen forma, biologia eta bitxikeriak barneratu zituzten marrazkiaren bitartez, eta emaitza ederrak lortu zituzten gainera.