Bereziak

Bada Gipuzkoan basorik eratzen ez duen landare ugari, eta, liburu honetan denak sartu ezin direnez, berezienak ekarri dira atal honetara.

Bistakoa da gizakiaren eraginak baso-habitatak murriztea eragin duela, baso-soiltzeen eta lurraren erabileraren aldaketen bidez. Gainera, zuhaitzek izurriteak eta gaixotasunak ere jasaten dituzte, eta zuhaitz-espezie guztiak klima-aldaketaren eraginpean daude.

Horrek guztiak eragin du Gipuzkoako landare batzuk desagertzeko bidean jartzea. Hori dela eta, EAEn landare horiek babestea erabaki zen. EAEn babestuta egon eta Gipuzkoan ordezkaritza duten baso-landareak deskribatuko dira atal honetan, baina ez denak. Izan ere, dagoeneko aipatu ditugu batzuk, dagokien habitataren atalean: hagina, gorostia eta erratza. Horiez gain badira EAEn ez baina Gipuzkoan babestuta dauden beste batzuk, eta horiek ere aipatu dira dagoeneko: hostazuria, otsalizarra, makatza eta sagarmina.

Gipuzkoako landare bereziak