Carpinus betulus L.
Hosto, fruitu eta loreak
Galtzeko arriskuan
Xarma edo pago-lizarra hostoerorkorra da. Hosto (4-10 x 2,5-5 cm) sinpleak, zerradunak eta obatuak ditu, eta puntadunak dira. Hostoen azpialdean, nerbioen inguruan, ileak ditu.
Landare monoikoa da. Lore arrak (3-5 mm) gerba zintzilikari berdeak dira. Emeak ere zintzilika agertzen dira, eta txorten bakoitzetik hainbat lore sortzen dira, punta gorridunak. Haren fruituak (4-5 x 7-9 mm) sortaka agertzen dira, hegal handiekin.
Azal leuna du gaztetan, eta, heltzean, ildaskatuz joaten da. Azal grisa du.
Klima epel eta hezeetan hazten da, eta lurzoru basikoak ditu gustuko.
Eurosiberiarra
Apirila-maiatza
10-25 m
20-400 m