Nor gara
1980. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saila sortu zenetik, sail honen jarduera nagusia floraren eta landarediaren ikerketa izan da, batez ere Euskal Herriari dagokionez
Aranzadi ZEko Botanika Sailak landare baskularrak ardatz hartuta hainbat lan egin ditu joan den mendeko 80ko hamarkadatik, hala nola, Euskal Herriko flora eta landarediari buruzko lanak, habitat naturalen kontserbazio eta errestaurazio lanak, mehatxatutako landareen kontserbazio lanak eta hezkuntza eta dibulgazio lanak.
Sailak herbario handi bat du, 80.000 plegutik gorakoa eta Euskal Herriko nahiz Europako beste hainbat herrialdetako landareak biltzen dituena.
Raúl Domínguez Pazo (Barakaldo, 1984) artista eta ilustratzailea da. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Marrazketa eta ilustrazio zientifikoan espezializatua, naturarekin lotutako hainbat dibulgazio- eta hezkuntza-proiektutan lan egin du. Gaur egun, artearekiko dedikazioa ilustratzaile lanarekin txandakatzen du, erakusketak, gidetarako ilustrazioak edo marrazketa naturalistako ikastaro eta tailerrak eginez.