Nork bere inguruko landareak ezagutzeko era ezin hobea da herbario bat marraztea. Landareak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako dibertsitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du. Zer landare aurkitzen da erraz? Zein da urria?
Galdera horiez gain, beste hainbat ere erantzun daitezke herbario bat marraztuta. Nolako lekutan agertzen da landare bakoitza? Zer landare aurkitzen dira elkarrekin? Zein beti elkarrengandik aldenduta?
Erantzun guztiak arkatz eta paper batekin bilduko dira. Horretarako, landare bat identifikatu ondoren papera eta arkatza hartu, eta landarearen hosto bat kalkatu besterik ez da egin behar. Gero, landarearen inguruko informazioa idatzi behar da, aurretik aipatutako galderei erantzun ahal izateko. Hona hemen zer informazio har daitekeen:
Aldian-aldian kalkatutako zuhaitz-hostoen paperekin koaderno bat egin, eta bertan edukiko duzu zure inguruko landareen isla!