Zentzumenak iparrorratz
Basora iritsi zara, eta ez dakizu zer egin. Nola goza daiteke basoaz? Ez daukazu ezer eskura, zeure zentzumenak bakarrik… Askotan, halere, zentzumen batzuek bazterrean uzten dituzte gainerakoak; ikusmenak, adibidez. Beraz, itxi begiak… eta utzi entzumenari ingurua aztertzen. Hasieran baliteke ezer ez entzutea, baina isilik al dago ingurua? Itxaron pixka batean. Ziur zerbait entzungo duzula. Jarraitu hotsari… Zer da? Haizeak mugitutako hosto bat? Orbel artean dabilen kakalardo bat? Kantari dabilen txori bat? Gerturatu eta ikusi, ukitu, usaindu eta, ahal bada, dastatu. Behatu animaliei, entzun kantuak, ukitu zuhaitz-azalak eta hostoak… Gida zaitzatela zentzumenek, eta gal zaitez basoan. Zorte apur batekin, gainera, perretxiko, masusta edo usain gozoko landareren batekin egingo duzu topo.
Itxi liburua edo, are hobeto, utzi etxean, eta zure sena izan dadila gidari.
Nahi izanez gero, hona hemen itzulia gozagarriago egin dezaketen hainbat tresna:
Lupa
Arkatza
Papera
Linterna
Lurrean etzateko manta
Ispilua
Grabagailua
Argazki-kamera
…
Sentitu eta gozatu, merezi du eta…