Glosarioa

Hemen ezezagunak egin ahal zaizkizun hitzen esanahiak daude

Arilo: Hazi batzuen azaleko bilgarri gehigarria, hazia sakabanatzeko balio du.

Atlantiko: Europako kosta atlantikoetan bizi diren landareei esaten zaie.

Briofito: gehienetan lurtarrak izaten diren zenbait landare klorofiladunez esaten da. Gametofito haploideen eta esporofito diploideen arteko belaunaldi-txandaketa dute. Bere barnean goroldioak eta hepatikoak hartzen dituen Bryophyta dibisioa osatzen dute.

Dioiko: lore ar eta emeak indibiduo banatan dituena.

Eliptiko: elipseari dagokiona; elipsearen forma duena.

Epifito: beste landare baten gainean, baina harengandik mantenugairik hartu gabe, bizi den landarea.

Erronboide: erronbo formakoa.

Estandarte: tximeleta-itxurako korolaren gainean dagoen oso garatutako petaloa.

Estrobilo: pinaburu. Kono-formako egitura batean kokatuta dagoen esporofito-multzoa.

Eurosiberiar: eurosiberia deritzon eskualdeko edozein landare.

Ezkata: arrain-ezkata antzeko itxura duen eta ehundura duen edozein organo hostokara.

Fruitu hezurdun: drupa. Barnean hezurra duen fruitua. Azala, mamia eta hezurra ditu.

Gerba: lore unisexualez osatutako lore-elkarte zintzilikaria (arto, gaztainondo, intxaurrondo, haritz, hurritz, urki, sahats eta abarrena).

Geruza: maila beretsuko landare jarraiera: belar-geruza, zuhaixka-geruza, zuhaitz-geruza.

Gingil: lobulu. Hostoaren ertzeko irtengune ez-sakona eta biribildua.

Globo-itxura: esferikoa.

Hainbat eskualdetako: eskualde biogeografiko bitan edo gehiagotan bizi baina subkosmopolita ez diren landareei esaten zaie.

Hermafrodita: bi sexuak dituzten landareak edo loreak.

Herrestadar: zurtoinaren oinaldetik sortzen den alboko puja mehe eta, askotan, luzea, lur gainekoa zein lurpekoa izan daitekeena eta sustraiak emanez, landare berri bihurtzen dena.

Hostogogor: hosto gogorrak dituena. Hostoak lodiak dira eta lehorteak jasateko gai dira.

Hostoxka: foliolo. Hosto konposatu baten hosto txikietako bakoitza.

Ilupa: organo bat estaltzen duten ile txikien multzo sarria.

Jarraiera ekologiko: eremu konkretu batean, bata bestea ordezkatuz eta klimaxerantz doazen komunitateen seriea.

Kapsula: fruitu sinkarpiko, lehor eta dehiszentea, haziak dauzkaten barrunbe bat edo gehiagoz osatua.

Karstiko: topografia mota bat da, arroka disolbagarriz (kareharriz, dolomitaz edo igeltsuz) osatua dagoena, eta erliebe forma ugari eratzen dituena. Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistemak dira.

Kimatu: landare bati adar eta abar gehienak ebakitzea, sendoago haz dadin.

Kladodio: hosto-itxurako zurtoin-zati zapal, orrikara eta berdeak. Fotosintesia egiten dute.

Konposatu: hostoxka izeneko atal orrikara lokabez osatuta dauden hostoei esaten zaie, besteak beste.

Lantzeolatu: lantza-itxurako. Lantza-puntaren forma duena, hau da, elipse estua eta bi muturretan zorrotza.

Larrukara: larruaren antzeko tinkotasuna eta itxura duena.

Leka: leguminosoen fruitua, haziz beteta dauden bi pieza edo kusku luzez osatuta dagoen fruitu lehorra dena.

Lepatu: Zuhaitza lepatzea adaburua edo erdiko adarra moztea da, lepogainetik albo adarrak haz daitezen.

Lineal: lerro-itxurako. Luzea eta ertzak ia paraleloak dituena.

Lorexaki: estigma. Pistiloaren goialdeko azken zatia, polena hartzeko moldaturik dagoena.

Lorezil: estamine. Angiospermoen loreetan, ugal-organo arretako bakoitza, gehienetan anteraz eta harizpiz osatuta dagoena.

Luzanga: zabal baino luzeagoa.

Martzeszente: landaretik erori baino lehen zimeltzen dena. Esaterako, hosto martzeszentea.

Mediterraneo: Mediterraneo ertzeko herrialdeetan bizi diren landareei esaten zaie.

Mediterraneo-Atlantiko: salbuespena da hainbat eskualdetako landare-taldearen barruan.

Megaforbio: belarki bizikor handi eta hostotsuz osatutako landare-komunitatea.

Mehartu: erreka estu eta sakonak.

Monoiko: landare berean lore unisexual ar eta emeak dituena.

Morkots: barnean gaztainak dauzkan kupula arantzaduna.

Mulu: zuhaixka txikia, oinaldean bakarrik zurtua.

Muxarratu: muxarradura edo koska ez oso sakona duena.

Obatu: arrautzaren forma duten hostoei esaten zaie.

Obatu-lantzeolatu: obatu eta lantzeolatu arteko itxura duena.

Obobatu: azpikoz gora jarritako arrautzaren forma duten hostoei esaten zaie.

Oihanpe: oihaneko beheko geruza, zuhaixkaz eta belarrez eratua.

Orratz-itxura: luzea, oso estua eta zorrotza, pinuen hostoak bezala.

Palmatu: esku-ahur irekiaren itxurakoa.

Petalo: lorearen korola osatzen duten antofiloetako bakoitza, kolore bizikoa gehienetan eta lore-mota batzuetatik besteetara formaz asko aldatzen dena.

Sepalo: lorearen kaliza osatzen duten antofiloetako bakoitza, sarritan berdea eta hostokara dena.

Sinbiosi: Bi organismoren arteko elkartze edo harreman iraunkorra. Bientzat onuragarria denean, mutualismo deritzo; eta, bietako batentzako kaltegarria denean parasitismoa.

Sinple: ataletan zatiturik ez dagoen hostoa.

Submediterraneo: eskualde eurosiberiarra baino lehorragoa eta mediterraneoa baina hezeagoa.

Tepalo: lore-bildukiaren ataletako bakoitzari horrela deitzen zaio sepaloak eta petaloak garbi bereizten ez direnean.

Trokarte: Haitzartea, mendiartea.

Tximeleta-itxura: fabazeoen lore mota, simetria plano bakarrekoa.

Zirkunboreala: ipar hemisferioko eskualde hotz eta epeletan bizi diren landareei esaten zaie.

Zuhamuxka: zuhaixka. Zurezko landare bizikorra, 6 m baino gutxiagokoa eta lurretik gertu adarkatzen denez zurtoin nagusirik ez duena.