Viburnum tinus L.
Hosto eta loreak
Fruituak
Interes berezikoa
Gogortxua hostoiraunkorra da. Hosto (65-122 x 35-68 mm) sinpleak, obatu-lantzeolatuak eta ertz osokoak ditu. Hostoaren azpialdean, nerbioen inguruan, ileduna da.
Landare hermafrodita da. Haren lore (3,5-5,6 mm) zuriak adarren puntetan ateratzen dira, sorta handitan. Lorezil gorriak izaten ditu. Fruitu hezurdun (7,9-10,6 x 4,4-5,7 mm) beltzak ematen ditu.
Azala zimurra da gaztetan, eta, heltzean, ildaskatu egiten da. Kolore arre-grisaxka du.
Artadi eta ameztietan agertzen da, arroila hezeetan eta edozein lurzorutan.
Mediterraneoa
Otsaila-apirila
2-4 m
300-700 m
ARAN herbarioko plegua