Quercus suber L.
Lore arrak
Hostoak eta fruitua (ezkurra)
Azala
Bakana
Artelatza edo arkamurka hostoiraunkorra da. Haren hostoak (2,5-10 x 1,2-6,5 cm) sinpleak, larrukarak eta obatu edo obatu-lantzeolatu formakoak dira. Hostoen ertzak gaztetan horzdunak eta heldutan osoak izaten dira. Azpialdean iledunak dira.
Landare monoikoa da. Haren lore arrak (4-8 cm) gerbatan antolatuta daude, eta emeak oso txikiak eta eseriak dira. Bai arrak eta bai emeak berdeak dira. Haren fruitua (20-45 x 10-18 mm) ezkurra da, zeinaren txapelaren goialdeko ezkatek punta kanpoalderantz kakotua baitute.
Azala oso bereizgarria du, oso lodia eta arrakalatua delako. Azal grisa du, eta, kortxoa egiteko kentzen zaionean, egur gorria geratzen da bistan.
Lurzoru silizeoak ditu gustuko. Leku epelenetan ateratzen da, eta lur aske eta iragazkorretan.
Mendebaldeko mediterraneoa
Apirila-maiatza
5-15 m
0-1.200 m
Gaztetan, artearekin nahas liteke, baina artelatzaren hostoetako nerbioek sigi-saga egiten dute.
ARAN herbarioko plegua