Abaritza, arte-txarra
Abaritza, arte-txarra
Quercus coccifera L.
Hostoak eta fruituak
Lore arrak (ezkerra) eta emea (eskubi)
Babes-maila EAE-n
Interes berezikoa
Deskribapena
Abaritza edo arte-txarra hostoiraunkorra da. Hosto (1,5-5 x 0,8-2 cm) sinpleak, biribilkarak, arantzadunak, ilegabeak eta larrukarak ditu.
Landare monoikoa da. Lore arrak (2-5 cm) gerba oso motzetan antolatzen dira, eta emeak adarkaduratan ateratzen dira, hiru puntarekin. Lore arrak horiak dira; emeak, berriz, berdeak. Haren fruitua (15-30 x 8-20 mm) ezkurra da, zeinak txapel arantzaduna baitu.
Azal leuna eta hauskara du.
Ekologia
Mediterraneoko landarea da, eta eremu eguzkitsu eta harritsuetan agertzen da, lurzoru basikoetan.
Banaketa
Mendebaldeko mediterraneoa
Loraldia
Apirila-maiatza
Tamaina
0,5-2 m
Altitudea
250-700 m
Oharrak
Klima mediterraneoko tokietan, habitat egituratzailea da, eta abariztiak sortzen ditu; Gipuzkoan, aldiz, ez.
ARAN herbarioko plegua