Prunus padus L. subsp. padus
Hosto eta fruituak
Loreak
Galtzeko arriskuan
Otsagereziondoa hostoerorkorra da. Haren hostoak (5-10 x 3-5,5 cm) sinpleak, osoak eta biribilkarak zein luzangak dira. Ileak ditu hostoen azpialdean, nerbioen inguruan.
Landare hermafrodita da. Lore (2-4 mm) zuri eta oso usaintsuak ditu. Sortaka agertzen dira, txortenetan tente. Globo-itxurako fruitu (6-9 mm) beltzak ditu.
Azala leuna eta usain txarrekoa du, kolore arre-ilunekoa.
Lur oso hezeak behar ditu. Haltzadietako edo erreka bazterretako baso mistoetan eta ibar hondoetan bizi da, lurzoru azidoetan.
Eurosiberiarra
Maiatza-ekaina
5-10 m
600-1.800 m
Fruitu ugari janez gero, okagarriak dira.
ARAN herbarioko plegua