Ezpela
Ezpela
Buxus sempervirens L.
Hostoak, loreak eta fruituak
Babes-maila EAE-n
Interes berezikoa
Deskribapena
Ezpela hostoiraunkorra da. Hosto (1,3-2,5 x 0,7-1,2 cm) sinpleak, obatuak, ilegabeak, larrukarak eta ertz osokoak ditu. Ertzak normalean azpialdean bilduta egon ohi dira.
Landare monoikoa da. Adarkadura bakoitzean lore eme (2,5-3,5 x 2-2,5 mm) eta arrak (2 x 2-2,5 mm) egoten dira, gainaldean emeak eta azpialdean arrak. Zuri-horixkak izaten dira. Haren fruitua (8-11 x 6-8 mm) hiru puntako globo-itxurako kapsula bat izaten da.
Azala zartatua du, kolore arre-argikoa.
Ekologia
Eremu mediterraneoko inguru harritsuetan agertzen da, orokorrean lur kaltzikoletan. Gipuzkoan Kantauriar bailaretako populazioak, aldiz, lur azidoetan azaltzen dira (hareharri eta granitoa).
Banaketa
Submediterraneoa
Loraldia
Martxoa-maiatza
Tamaina
1-5 m
Altitudea
20-1.800 m
Oharrak
Toxikoa da; alkaloideak ditu, eta intoxikazioa sor dezake, baita heriotza eragin ere.
ARAN herbarioko plegua