Prunus lusitanica L. subsp. lusitanica
Hosto eta fruituak
Loreak
Galtzeko arriskuan
Portugal erramua hostoiraunkorra da. Hosto (7-15 x 2,5-5,5 cm) sinpleak, luzexkak eta puntadunak dauzka. Hostoen ertzak zerradunak dira, eta erabat ilegabeak.
Landare hermafrodita da. Lore (2,5-3 mm) zuriak ditu, eta adar-puntetako sorta tentetan agertzen dira, 50-100 lore sortako. Haren fruitua (8-13 mm) gerezi txiki bat da.
Azala ia leuna du, grisa.
Labar mehartuetako haltzadietan agertzen da, lur azidoetan.
Mediterraneo-atlantikoa
Maiatza-ekaina
3-8 m
150-550 m
ARAN herbarioko plegua