Sorbus hybrida L.
Hostoak eta fruituak
Loreak
Galtzeko arriskuan
Astalizar zuria hostoerorkorra da. Hosto (10-12 x 3-8 cm) sinpleak, zerradunak eta iledunak ditu. Oinarrian bi lobulu aske ditu, eta hostoaren gainerakoa lotuta dago.
Landare hermafrodita da. Haren loreek 5 petalo (4-6 x 3-5 mm) zuri dituzte, eta sortaka agertzen dira. Fruitu (7,5-11 x 8-13 mm) gorri eta haragitsuak ditu, haiek ere sortaka antolatuta.
Azala leuna eta grisa du.
Baso bazterretan eta soilguneetan hazten da, edozein lur motatan.
Eurosiberiarra
Apirila-ekaina
5-15 m
700-1.000 m
ARAN herbarioko plegua