Ahabia

Ahabia

Vaccinium myrtillus L.

Hostoak

Loreak

Fruituak

Deskribapena

Ahabia hostoerorkorra da. Hosto obatu, sinple eta ilegabeak ditu (22 x 15 mm). Haien ertzak zerradunak dira.

Landare hermafrodita da. Loreak (4-6 mm) kanpai-itxurakoak dira, eta adarren puntetan zintzilika agertzen dira. Fruituak (6-10 mm) globo-itxurakoak dira, urdin-moreak.

Azala zartatua izaten du, eta, gaztetan berdea izaten den arren, zahartzean, marroi-gris bilakatzen da.

Ekologia

Leku hezeak ditu gustuko, eta lur azidoetan bizi da.

Banaketa

Boreo-alpetarra

Loraldia

Apirila-ekaina

Tamaina

0,2-0,6 m

Altitudea

800-1.800 m

Erlazionatutako habitatak

ARAN herbarioko plegua