Clematis vitalba L.
Hostoak eta loreak
Fruitua
Aihen zuria hostoiraunkorra da. Hosto konposatuak eta hostoxka obatuak ditu. Haren ertzak osoak zein horzdunak izan daitezke, eta erabat ilegabea da.
Landare hermafrodita da. Loreak sortaka agertzen dira adarren puntetan, eta 4-5 sepalo (10-15 mm) zuri dituzte. Fruitu bakoitzak luzakin iletsu bat du, eta fruitu multzoak armiarma itxura hartzen du.
Haren azala oso arraildua eta marroia da.
Basoetako soilguneetan eta heskaietan da ohikoena.
Eurosiberiarra
Ekaina-abuztua
2-20 m
0-1.400 m
Haren zurtoin eta hosto freskoak narritagarriak dira, eta azaleko hantura eragin dezakete.
ARAN herbarioko plegua