Larix kaempferi (Lamb.) Carr.
Alertze japoniarra hostoerorkorra da. Orratz-itxurako hostoak (20-50 x 0,7-1 mm) ditu, txorten motzetan biribilean kokatuta. Orratz-itxura bakoitzaren azpialdean bi marra zuri ditu.
Landare monoikoa da. Estrobilo arra (5-6 cm Ø) txorten sendo bati lotutako polen-zakuzko egitura txiki bat da. Estrobilo emea, ordea, ezkata purpuraz osatutako egitura bat da. Estrobilo eme heldua (2-5 cm) pinaburu egurkara bat da.
Azal zartatua du, kolore arre-gorrixkakoa.
Japonia
Apirila-maiatza
30 m-raino
Alertze mota honen landaketak 60 edo 70 urtera bota ohi dira. Egurra paper-orea egiteko erabiltzen da; hala ere, ale lodienak zerrategietara bideratzen dira.
Alertze europarrarekin (Larix decidua) nahas daiteke (hori ere landatzen da), baina japoniarraren estrobiloetako ezkatak kiribilduta daude, europarrarenak ez bezala.
ARAN herbarioko plegua