Ametza
Ametza
Quercus pyrenaica Willd.
Hostoak, fruituak (ezkurrak) eta lore arrak
Deskribapena
Ametza hostoerorkor martzeszentea da. Hosto (8-16 x 4-12 cm) sinpleak eta gingildunak ditu, eta gingilak oso sakonak izaten dira. Haren ertzak osoak izaten dira. Ilupa trinkoa dute gaztetan; heltzean, ordea, batez ere azpialdean mantentzen da ilupa hori.
Landare monoikoa da. Lore arrak (5-10 cm) gerbatan elkartzen dira, eta berde-horiak izaten dira. Emeak, berriz, marroiak dira. Haren fruitua (15-45 x 10-25 mm) ezkurra da, zeinak txapel iletsua izaten baitu.
Azal lodia eta arraildua izaten du, normalean liken askorekin. Gris-marroixka izaten da.
Ekologia
Klima mediterraneotik gertu edo lurzoru lehor eta silizeoetan hazten da.
Banaketa
Atlantikoa
Loraldia
Apirila-ekaina
Tamaina
5-20 m
Altitudea
20-1.300 m
Erlazionatutako habitatak
ARAN herbarioko plegua