Ligustrum vulgare L.
Hostoak eta loreak
Fruituak
Arbustua edo karraskiloa hostoiraunkorra da, baina, negu oso gogorra datorrenean, hostoak galtzen ditu. Hosto (12-64 x 5-28 mm) sinpleak ditu, obatuak edota eliptikoak, eta ertz osokoak. Hostoak ilegabeak dira, eta zertxobait larrukarak.
Landare hermafrodita da. Loreak (3,5-8 mm) adarraren puntan sortaka agertzen dira. Zuriak izaten dira, eta fruitu (4-7,5 mm) beltzak ematen dituzte.
Azal leuna eta grisa du.
Klima hezeetan eta lurzoru aberatsetan ateratzen da.
Submediterraneoa
Maiatza-uztaila
1-5 m
0-1.100
Landare toxikoa da, fruituak barne.
ARAN herbarioko plegua