Quercus ilex L.
Hosto eta fruituak (ezkurrak)
Lore arrak
Artea hostoiraunkorra da. Hosto (2-9 x 1,5-4 cm) sinpleak, biribilkarak edo luzangak, larrukarak eta azpialdean iledunak izaten ditu. Hostoen ertzak osoak izaten dira heldutan, baina gaztetan arantzak eduki ohi dituzte.
Landare monoikoa da. Lore (2-5 cm) arrak gerbatan zintzilik eta emeak txorten baten puntan kokatzen dira. Lore bata zein bestea hori-berdeak izaten dira. Haren fruitua (15-30 x 8-20 mm) ezkurra da.
Azal zartatua eta marroi iluna izaten du.
Magal harritsu, lehor eta eguzkitsuetan nagusitzen da, eta, era guztietako lurzoruetan hazten bada ere, nahiago ditu aberatsak.
Mendebaldeko mediterraneoa
Apirila-ekaina
5-20 m
0-900 m
ARAN herbarioko plegua