Euonymus europaeus L.
Hostoak, loreak eta fruituak
Basaerramua hostoerorkorra da. Hosto (60-110 x 16-25 mm) sinpleak ditu, eliptikoak. Haren ertzak zerradunak dira, eta azpialdean ileren bat edo beste izan dezake.
Landare hermafrodita da. Loreek (10-12 mm Ø) 4 petalo zuri izaten dituzte, oinarri berdean. Haren fruitua (8-12 x 9-15 mm) oso deigarria da, kapsula arrosa bat eta hazi laranjak dituelako, eta txortenetatik zintzilik agertzen dira.
Azal leuna du, gris argia.
Soilguneetan agertzen da, lurzoru sakon eta freskoetan. Lur aberatsak maite ditu.
Eurosiberiarra
Apirila-ekaina
2-5 m
0-1.000 m
ARAN herbarioko plegua