Douglas izeia
Douglas izeia
Pseudotsuga menziesii (Mirb.) Franco
Hostoak eta pinaburua
Estobilo emea eta arrak
Deskribapena
Douglas izeia hostoiraunkorra da. Haren hostoak (15-30 x 1-1,5 mm) adarrean zehar sortzen dira, helikoidalki. Hostoek ertz osoa dute, eta ilegabeak dira.
Landare monoikoa da. Estrobilo arrak beherantz begira ateratzen dira, eta horiak dira. Emeak, berriz, kolore purpurako ezkataz jantzita egoten dira, eta tente ateratzen dira. Haren fruitua (4-10x 3-3,5 cm) pinaburu bat da, baina ezkaten arteko hiru puntako mingain bat du bereizgarri.
Gaztetan azal leuna izaten du, baina heltzean luzetara zartatzen da. Kolore gris iluna du.
Jatorria
Ipar Amerikako mendebaldea
Loraldia
Apirila-maiatza
Tamaina
60 m-raino
Kudeaketa
Izei mota honen landaketak 60 edo 70 urtera botatzen dira. Egurra paper-orea egiteko erabiltzen da, eta enbor lodienak zerrategietara bideratzen dira.
ARAN herbarioko plegua