Prunus spinosa L.
Loreak
Hostoak eta fruituak (basaranak)
Elorri beltza hostoerorkorra da. Hosto (1,5-3,5 x 0,5-1,5 mm) luzanga edo obobatuak ditu. Hostoak sinpleak dira, eta ertz zerradunak dituzte. Nerbioen inguruan ileak dauzka.
Landare hermafrodita da. Lore (4-8 mm) zuri txiki oso ugariak ditu. Haren fruitua (10-15 mm) basarana da, zeina heltzean mamitsua eta beltza izaten baita.
Azala leuna izaten du, eta gaztetan belzkara izaten da; zahartzean, ordea, grisaxka bilakatzen da.
Enbor eta adarretan arantzak ditu.
Heskai, arantzadi, basoko soilgune eta eremu irekietan agertzen da, eta lurzoru aberatsak ditu gustuko.
Eurosiberiarra
Martxoa-apirila
1,5-4 m
10-1.400 m
ARAN herbarioko plegua