Endalarra

Endalarra

Smilax aspera L.

Lore emeak

Hostoak eta fruituak

Lore arra

Deskribapena

Endalarra hostoiraunkorra da. Bihotz-formako hostoak (42-68 x 24-59 mm) ditu, eta muturrerantz pixkanaka estutu egiten dira. Hostoak sinpleak, ilegabeak eta larrukarak dira, eta ertz arantzadunak dituzte.

Landare dioikoa da. Lore ar eta emeak antzekoak dira; 6 tepalo zuri izaten dituzte, eta enborrean zehar agertzen dira. Globo-itxurako fruitu (4,1-9,6 mm) gorri edo beltzak izaten ditu.

Enborra ildaskatua du, eta marroia da. Enborra arantzaz josia du.

Ekologia

Landare berozalea da, eta, beraz, hotz gutxiko eremuetan hazten da.

Banaketa

Mediterraneoa

Loraldia

Abuztua-abendua

Tamaina

1-15 m

Altitudea

0-600 m

Oharrak

Ez nahastu apomahatsarekin (Tamus communis). Apomahatsa erlojuaren orratzen noranzkoan hazten da; endalarra, kontrara. Gainera, endalarrak arantzak ditu, eta apomahatsak ez.

Erlazionatutako habitatak

ARAN herbarioko plegua