Laurus nobilis L.
Hosto eta fruituak
Lore emeak (ezkerrean) eta arrak (eskubian)
Erramua edo ereinotza hostoiraunkorra da. Hosto (6-15 x 2-5 cm) sinple, luzanga edo lantza-itxurako, ilegabe eta larrukarak ditu. Hostoen ertza osoa da, eta, batzuetan, uhinduta agertzen da.
Landarea monoikoa da. Lore arrak eta emeak antzekoak dira, lau petalokoak; arrek (3-4,5 x 1,5-2 mm) lorezilak dituzte eta emeek obuluak. Haren loreak zuriak dira, nahiz eta batzuetan horiztak ere izan daitezkeen. Fruitua (10-15 mm) olibaren tankerakoa da, gaztetan berdea eta heltzean beltza.
Azala leuna izaten du, eta gris-arre kolorekoa.
Leku epel eta itzaltsuetan ageri da.
Mediterraneo-atlantikoa
Otsaila-maiatza
5-10 m
0-700 m
ARAN herbarioko plegua