Ruscus aculeatus L.
Interes berezikoa
Erratza edo arkasatsa zuhaixka iraunkorra da. Haren hostoak 3-7 mm arteko pikortxoak dira. Hosto-itxurako atala zurtoinaren eraldaketa bat da, kladodioa, eta hor dago hostoa. Kladodioa arantza batean amaitzen da, eta ez du ilerik.
Landare dioikoa da. Loreak kladodioan bertan ateratzen dira, hostoa ateratzen den tokian. Oso txikiak dira, eta zuriak izan ohi dira, 6 tepalokoak. Fruitua (1-1,5 cm) borla gorri deigarri bat izaten da.
Azal leuna du, berde iluna.
Baso gehienetan agertzen da, leku lehor eta mendi altuenetan izan ezik.
Mediterraneoa
Urria-maiatza
0,2-0,8 m
0-1.200 m
ARAN herbarioko plegua