Eucalyptus globulus Labill.
Hosto, lore eta fruituak
Hosto gazteak
Eukalipto urdina hostoiraunkorra da. Haren hostoak (8-35 x 1,5-4 cm) sinpleak, ilegabeak eta larrukarak dira; gaztetan, obatuak; heldutan, ordea, ilargi-formakoak.
Landare hermafrodita da. Haren loreek lorezil ugari dituzte, eta harizpi horien erdian izaten dute obulua, hori eta berdea. Fruitua (15-25 x 15-25 mm) kapsula zurkara bat da.
Haren azala leuna eta grisaxka da, eta zerrendaka erortzen da urteak pasatu ahala.
Australia eta Tasmania
Ekaina-urria
55 m-raino
Eukalipto-landaketak 12-15 bat urte pasatuta botatzen dituzte. Egurra paper-orea egiteko erabiltzen da.
Oso erraz hartzen du su. Kontuz zigarro-puntekin.