Tilia platyphyllos Scop. subsp. platyphyllos
Hostoak eta loreak
Fruituak
Ezki hostozabala hostoerorkorra da. Bihotz-formako hosto (5-12 cm) sinpleak ditu, zerradunak eta bi aldeetatik iledunak.
Landare hermafrodita da. Haren loreak mintzezko egitura batetik zintzilik agertzen dira, eta horixkak dira. Bost petalo oso iletsu izaten dituzte. Mintzezko hegal bat izaten dute, hazia barreiatzen laguntzeko. Haren fruitua globo-itxurako kapsula (7-10 mm) bat da, gaztetan berdea eta heltzean marroia.
Gaztetan azal leuna izaten du, eta, heltzean, zartatzen hasten da. Azal grisa du.
Labarretan agertzen da, eta lurzoru basikoak ditu nahiago.
Eurosiberiarra
Ekaina-uztaila
10-40 m
0-1.400 m
Ez nahasi ezki hostotxikiarekin (Tilia cordata), hark ileak azpialdean bakarrik ditu eta.
ARAN herbarioko plegua