Gartxu hostozabala

Gartxu hostozabala

Phillyrea latifolia L.

Hosto eta fruituak

Loreak

Deskribapena

Gartxu hostozabala hostoiraunkorra da. Haren hostoak (27-75 x 10-33 mm) luzangak eta sinpleak dira. Gaztetan ertz horzdunak dituzte; heldutan, berriz, osoak. Haren txorten eta hostoak iletsuak dira.

Landare hermafrodita da. Haren loreak (3-7,7 mm Ø) horixkak dira, eta adabegietan pilatuta ateratzen dira. Petaloak zurtoinean bilduta agertzen dira. Fruituak (4-6,7 mm) globo-itxurakoak eta beltzak dira.

Azala leuna izaten da gaztetan, eta saretu egiten da heldutan. Grisa izaten da.

Ekologia

Lekurik beroenetan agertzen da, klima leunetan eta izozte handirik gabeko eremuetan. Edozein substratutan hazten da.

Banaketa

Mediterraneoa

Loraldia

Martxoa-ekaina

Tamaina

1-5 m

Altitudea

0-1.150 m

Erlazionatutako habitatak

ARAN herbarioko plegua