Castanea sativa Mill.
Lore eme eta arrak
Hostoak eta morkotsak
Fruitua, gaztaina
Gaztainondoa hostoerorkorra da. Haren hostoak (10-25 x 5-8 cm) sinpleak eta handiak dira, eta luzangak, txalupa baten erakoak. Ertz zerradunak dituzte, eta ilegabeak dira.
Landare monoikoa da. Lore arrak (13-30 cm x 5-7 mm) gerba fin eta luzeetan egoten dira, eta emea oinarrian harilkatua da. Arrak zuriak eta emeak berdeak dira. Haren fruitua gaztaina (2,5-4 cm) da, eta morkotsean (10 cm Ø) dago babestuta.
Gaztetan, azal leuna izaten du, eta, heltzean, nabarmen zartatzen da. Hauskara edo kolore arrekoa izaten da.
Klima epel eta hezeak ditu gustuko, udako lehorte handirik gabeko eta izozte berantiarrik gabeko lekuak. Lurzoru txiroetan ateratzen da.
Mediterraneoa
Maiatza-uztaila
15-30 m
0-1.000 m
Gaztainondoa Gipuzkoan duela hiru bat mila urtetik badago ere, erromatarren landaketei esker da hain ugaria.
ARAN herbarioko plegua