Ilex aquifolium L.
Lore emeak
Hostoak eta fruituak
Lore arrak
Interes berezikoa
Gorostia hostoiraunkorra da. Hostoak (5-8 cm) sinpleak eta larrukarak dira, obatuak, eta mutur puntaduna dute. Haien ertzak arantzatsuak dira, baina zuhaitzaren gainaldekoak arantzarik gabe ager daitezke.
Landare dioikoa da. Haren lore ar eta emeak (9 mm-ko Ø) oso antzekoak dira, eta lau petalo zuri edo arrosa dituzte. Lore arrek lorezilak eta emeek obuluak dituzte. Globo-itxurako fruitu (9-10 x 6,5-7,5 mm) gorri-gorria ematen du.
Azal leun eta grisa du.
Klima epel eta hezeetan hazten da, lurzoru azido, sakon eta freskoetan.
Eurosiberiarra
Apirila-ekaina
2-15 m
0-1.500 m
Gorostiaren fruituak jan-iturri oso baliagarria dira neguan txorientzat.
ARAN herbarioko plegua