Arbutus unedo L.
Hosto eta loreak
Fruituak
Gurbitza hostoiraunkorra da. Hostoak (8 x 3 cm) erramuaren antzekoak ditu, sinpleak, zerradunak eta zertxobait larrukarak.
Landare hermafrodita da. Kanpai-itxurako loreak (7-8 mm) ditu, eta zuriak, gorriak edo arrosak izan daitezke. Globo-itxurako fruitu (7-10 mm) pikordunak sortzen ditu.
Azala xaflatua dauka, gorrizta.
Klima leunak ditu gustuko, izozte handirik gabe eta lurzoru sakon eta freskokoak. Hala ere, harri artean ere ager daiteke. Edozein lurzorutan ager daiteke.
Mediterraneo-atlantikoa
Abuztua-urtarrila
1-10 m
0-1.000 m
Ondo heldutako fruituek alkohola dute.
ARAN herbarioko plegua