Taxus baccata L.
Lore emea
Hostoak eta sasifruitua
Lore arrak
Interes berezikoa
Hagina hostoiraunkorra da. Haren hostoak (10-30 x 1,5-3 mm) linealak, sinpleak, larrukarak, glabroak eta ertz osokoak dira.
Landare dioikoa da. Estrobiloak globo-itxurakoak dira, arra (2-3 mm) horizta eta emea (2-3 mm) berdea. Haginak sasifruitu gorri bat izaten du, eta ez du hazia (6-7 mm) erabat estaltzen.
Azal arraildua eta marroi-gorrizta izaten du.
Klima epel eta hezeetan bizi da, eta edozein substratutan hazten da
Eurosiberiarra
Otsaila-apirila
10-20 m
350-1.400 m
Ariloa izan ezik, landare toxikoa da. Haziak ere toxikoak dira.
ARAN herbarioko plegua