Alnus glutinosa (L.) Gaertn.
Hosto, fruitu eta loreak
Haltza hostoerorkorra da. Hostoak (4-10 cm) sinpleak eta biribilkarak dira, eta punta kamutsa edo muxarratua dute. Ertzak horzdunak dira, eta ileduna du azpialdea.
Landare monoikoa da. Lore arrak (30-75 mm; 2-6 mm Ø) gerbatan antolatuta agertzen dira, beti hirunaka. Emeak (10-25 mm; 7-15 mm Ø), berriz, biluziak dira, hots, petalorik gabeko loreak dira. Arrak arre-gorriztak dira eta emeak berdeak. Fruituak (10-25 mm; 7-12 mm Ø) egurkarak dira, pinaburu baten antzekoak.
Gaztetan azal leuna izaten dute, eta xaflatan banatzen da helduz doan heinean. Grisa edo arre-grisa izaten da gaztetan eta arre-beltza heldutan.
Erreka bazterretan agertzen da. Eremu urtsuen inguruan gailentzen da.
Eurosiberiarra
Otsaila-apirila
10-25 m
0-1.000 m
ARAN herbarioko plegua