Quercus rubra L.
Lore emea
Hostoak eta fruituak (ezkurrak)
Lore arrak
Haritz amerikarra edo gorria zuhaitz hostoerorkorra da. Hosto (10-25 x 7-20 cm) sinpleak ditu, gingildunak, eta gingilak puntadunak dira. Hostoen ertzak osoak dira, baina gingilen kanpoaldean horzdunak. Nerbioen ondoan, ileak izaten dituzte.
Landare monoikoa da. Lore arrak (5-12 cm) gerbatan antolatuta egoten dira, eta hori-berdeak izaten dira. Emeak, berriz, globo-itxurakoak dira, eta adarretan atxikiak egoten dira. Azpialdean berdeak dira, eta, gainaldean, gorriak. Haren fruitua (20-30 mm) ezkurra da, ezkur zabal eta sendoa.
Azal leuna izaten du gaztetan, eta, urteekin, pixka bat arrailtzen da; ez asko, ordea. Kolore arre grisaxka dauka.
Ipar Amerikako ekialdea
Maiatza-ekaina
20-40 m
Haritz mota honen landaketak 60 eta 80 urte bitartean botatzen dira, eta egurra zerrategietara bideratzen da.
Ez nahasi bertako haritzekin. Amerikarraren hostoek gingil puntadunak dituzte, eta ezkur zapal eta handiak.
ARAN herbarioko plegua