Haritz kanduduna

Haritz kanduduna

Quercus robur L.

Lore emeak

Hosto eta fruituak

Lore arrak

Deskribapena

Haritz kanduduna hostoerorkorra da. Hosto (5-8 x 2,2-10 cm) sinple eta gingildunak ditu; ez dute ilerik, eta haien ertzak leunak dira.

Landare monoikoa da. Lore arrak (5-13 cm) gerbatan zintzilikatuta egoten dira, eta emeak binaka edo hirunaka agertzen dira, txorten baten puntan. Arrak berdeak izaten dira, eta emeak, berriz, hori-gorriztak. Haren fruituak (20-40 x 8-18 mm) ezkurrak dira, eta txortenen puntan egoten dira.

Gaztetan, azal leuna eta hauskara edukitzen dute; urteekin, ordea, arrakalatuz joaten da, eta kolore arrea hartzen du.

Ekologia

Garai lehorrik gabeko klima epeletan bizi da, lurzoru sakon eta freskoetan. Nahiago ditu lurzoru silizeoak.

Banaketa

Eurosiberiarra

Loraldia

Apirila-maiatza

Tamaina

15-40 m

Altitudea

0-1.000 m

Erlazionatutako habitatak

ARAN herbarioko plegua