Sorbus aria (L.) Crantz
Hostoak eta loreak
Hostoa
Fruituak
Interes berezikoa
Hostazuria hostoerorkorra da. Haren hostoak (4-12 x 2-9 cm) sinpleak, obobatuak, ertz zerradunekoak eta azpialde iledunekoak dira. Hostoen azpialdea erabat zuria da.
Landare hermafrodita da. Loreak (6-7 x 4-5 mm) sortaka agertzen dira, eta bost petalo zuri txiki eta iletsu izaten dituzte. Haren fruitua (10-17 x 8-15 mm) mamitsua eta gorri-laranja izaten da.
Azal leun eta grisa izaten du.
Basoetako soilguneetan hazten da, batez ere eremu harritsuetan. Lurzoru silizeoak nahiago izaten ditu, baina kareharrietan ere agertzen da.
Eurosiberiarra
Apirila-maiatza
5-15 m
200-1.800 m.
ARAN herbarioko plegua