Hedera helix L.
Hostoak, fruituak eta loreak
Huntza hostoiraunkorra da. Hosto sinpleak ditu; ertz osoa dute, eta ilegabeak dira. Hostoak larrukarak dira, eta bi motatakoak: eguzkitakoak (3,8-8,2 x 2,9-5,6 cm), obatuak, eta itzalekoak (1,6-6,4 x 1,9-6,4 cm), gingildunak, 3-5 gingilekoak.
Landare hermafrodita da. Loreak sortaka agertzen dira; 4 petalo (2,8-3,5 x 1,6-1,8 mm) eta obulu handi bat dituzte. Loreak berdeak izaten dira. Fruituak (7-8,3 x 7,5-8,1 mm) globo itxurakoak eta beltzak izaten dira.
Azala zartatua eta marroia izaten du.
Gipuzkoa osoko eremu heze eta itzaltsuetan ageri da.
Zirkunboreala
Abuztua-urria
5-10 m
0-1.500 m
ARAN herbarioko plegua