Hurritza
Hurritza
Corylus avellana L.
Lore emeak
Hostoak eta fruituak, hurrak
Lore arrak
Deskribapena
Hurritza hostoerorkorra da. Hostoak (5-10 cm) sinpleak, biribilkarak eta ertzean zerratuak dira. Gaztetan iledunak izaten dira, baina heldutan azpialdean eta nerbioen inguruan soilik mantentzen dute ilea.
Landare monoikoa da. Lore arrak (3-9 cm) gerbatan antolatuta egoten dira, eta hori-berdeak dira. Lore emeak adarretan egoten dira, eta globo itxurakoak dira. Muturrean lorexaki arrosak edo gorriak ditu. Haren fruitua (1,5-2 cm) hurra da.
Haren azala leuna da ia; hala ere, adinarekin zartatuz joaten da. Gaztetan marroi-gorrixka izaten da, eta heltzean hauskara.
Ekologia
Lurzoru freskoetan eta klima hezeetan agertzen da, lurzoru hezeko eremu itzaltsuetan.
Banaketa
Eurosiberiarra
Loraldia
Urtarrila-apirila
Tamaina
2-5 m
Altitudea
0-1.500 m
Erlazionatutako habitatak
ARAN herbarioko plegua