Pinus radiata D. Don
Intsinis pinua hostoiraunkorra da. Orratz-itxurako (7-15 x 0,12-0,17 cm) hostoak ditu, hiruko taldetan hazten direnak.
Landare monoikoa da. Estrobilo arrak adar-puntetan agertzen dira, tente. Emeak (7-14 x 5-8 cm), berriz, 3-5eko taldeetan agertzen dira. Arrak horiak dira, eta emeak, purpurak. Estrobilo eme heldua pinaburua da, eta barruan hegaldun haziak (5-8 mm) ditu.
Azala arraildua du, arre-beltz kolorekoa.
Ipar Amerikako mendebaldea
Otsaila-apirila
30 m-raino
Intsinis pinuaren landaketak 30-35 urteren buruan botatzen dira. Egurra gehienbat paper-orea egiteko erabiltzen da, baina baita beste hainbat erabileratarako ere, hala nola zerrategietarako, eraikuntzarako eta bilgarrietarako.
ARAN herbarioko plegua