Sambucus nigra L.
Fruituak, hostoak eta loreak
Intsusa beltza hostoerorkorra da. Haren hostoak (75-175 x 70-125 mm) konposatuak dira, eta hostoxkak (45-90 x 14-40 mm) obatuak zein eliptikoak. Ertza irregularki zerratua izaten dute, eta ile gutxi batzuk dituzte azpialdean.
Landare hermafrodita da. Loreak (1,8-2,9 mm) sortatan agertzen dira, eta oso txikiak dira. 5 petalo zuri izaten dituzte. Fruitua (5-6,5), berriz, beltza da, globo itxurakoa, hezurduna eta distiratsua.
Azal zimurra dauka, marroia.
Lur fresko eta hezeetan bizi da, erreka bazter, soilgune eta heskaietan batez ere.
Eurosiberiarra
Maiatza-uztaila
2-10 m
10-1.400 m
Ez nahasi lizarrarekin! Batez ere ale gazteak. Begiratu fruitu eta loreak! Intsusak adaburu biribila du.
ARAN herbarioko plegua