Crataegus monogyna Jacq.
Loreak
Hostoak
Fruituak
Iparraldeko elorri zuria hostoerorkorra da. Haren hostoak (10-30 x 8-32 mm) sinpleak, gingildunak (3-7) eta txikiak dira. Hostoen ertzak osoak dira oro har, baina hortz gutxi batzuk ere izan ditzakete. Ilea izan dezakete.
Landare hermafrodita da. Loreak (2-3 mm) adar-puntetan pilatzen dira, eta 5 petalo zuri izaten dituzte. Haren fruituak (6,5-9 x 4,5-6 mm) abilurriak dira. Abilurriak ere adar-puntetan pilatuta egoten dira, eta ale gorriak izaten dira.
Azal zartatua du, gris-marroia. Arantzak ditu adarretan.
Soilguneetan, basoetan eta bide bazterretan eta heskaietan agertzen dira.
Eurosiberiarra
Apirila-ekaina
3-8 m
10-1.500
Ez nahasi hegoaldeko elorri zuriarekin (Crataegus laevigata). Iparraldeko elorri zuriaren hostoak biribilagoak dira oinarrian.
ARAN herbarioko plegua