Rubus ulmifolius Schott
Fruituak, masustak
Hostoa
Loreak
Laharra hostoerorkorra da. Hosto konposatuak ditu, normalean 5 hostoxkak osatuak, biribilduak eta punta zorrotzean amaituak. Hostoek ertz horzdunak dituzte, eta azpialde ileduna. Hostoen nerbioetan arantzak ageri dira.
Landare hermafrodita da. Bost petalo ditu, gorriak edo arrosak. Masustak ematen ditu; sortzean berdeak izaten dira, eta gorrituz joaten dira, heldutan beltzak izan arte.
Azala leuna izaten du, gaztetan gorri-morea eta heldutan marroia. Arantzak izaten ditu zurtoin eta adarretan.
Gipuzkoa osoan ageri da, eta lur gutxi gorabehera hezeetan bizi da, lur azido zein basikoetan.
Eurosiberiarra
Ekaina-abuztua
0,5-3 m
0-1.400 m
ARAN herbarioko plegua
Laharrak (Rubus generoa) talde oso konplexua da eta identifikazioa ez da erraza izaten.