Lawson altzifrea
Lawson altzifrea
Lawson altzifrea
Chamaecyparis lawsoniana (A. Murray) Parl.
Deskribapena
Deskribapena
Lawson altzifrea hostoiraunkorra da. Ezkata erako hostoak (2-3 mm) ditu.
Landare monoikoa da. Estrobilo arrak (2-4 mm) hostoen puntetan ageri dira, eta marroiak izaten dira. Emeak, berriz, globo ezkatakarak dira, urdinak. Estrobilo eme helduak (8-12 mm) pilota-itxurakoak dira, egurkarak.
Azala luzetara ildaskatua izaten da, eta, gaztetan marroi-grisaxka bada ere, heltzean gorrizta bilakatzen da.
Jatorria
Jatorria
Ipar Amerikako mendebaldea
Loraldia
Loraldia
Martxoa-maiatza
Tamaina
Tamaina
40 m-raino
Kudeaketa
Kudeaketa
Altzifre mota honen landaketak 60-70 bat urtera botatzen dira. Egurra paper-orea egiteko edo zerrategietara eramateko erabiltzen da. Batzuetan, apaingarri gisa ere erabiltzen da, edo bestelako landaketa batzuen muga adierazteko.
ARAN herbarioko plegua