Populus tremula L.
Lore emeak
Hostoak
Lore arrak
Lertxuna hostoerorkorra da. Hosto (3-7 x 3-8 cm) sinpleak, biribilkarak eta ertz zerradunekoak ditu. Gaztetan ilea badute ere, erabat galtzen dute heldutan.
Landare dioikoa da. Lore arrak eta emeak gerbatan (5-12 x 1,5-2 cm) antolatzen dira, baina arrak berdeak dira, eta emeak, purpurak. Haren fruituak kapsula txikiak (4 mm) dira, eta ugari ateratzen dira adarrean zintzilika.
Haren azala leuna izaten da gaztetan, eta, zahartzean, zartatu egiten da. Hauskara edo hori-arrea izaten da.
Basoetako soilgune eta lurzoru ezegonkorretan gailentzen da.
Eurosiberiarra
Otsaila-martxoa
20 m-raino
10-1.700 m
ARAN herbarioko plegua