Fraxinus excelsior L.subsp. excelsior
Hostoak eta fruituak
Loreak
Lizarra hostoerorkorra da. Hosto konposatuak ditu, 7-13 hostoxkaz (21-311 mm) osatuak. Hostoxkak binaka parekatuta egoten dira, eta adarraren amaieran hostoxka bakarra egoten da. Hostoxkak lantzeolatuak dira, eta puntan amaitzen dira. Haien ertzak zerradunak dira, eta azpialdeko nerbioen inguruan ileak izaten dituzte. Adarren puntetan, kimuak babesteko estalki beltzak ditu.
Landare monoiko edota hermafrodita da. Loreak aurreko urteko adarretan ateratzen zaizkio, sortaka. Petalorik gabeko loreak dira. Fruitu lehorrak (27,9-48,4 x 5,7-10,2 mm) ditu, luzangak, eta mintzezko hegala izaten dute.
Azala gaztetan leuna izaten da, eta, zahartzean, zartatu egiten da. Azal grisa du.
Leku fresko eta hezeetan agertzen da, lurzoru aberatsetan.
Eurosiberiarra
Martxoa-maiatza
10-40 m
0-1.350 m
Ez nahasi beraren ahaide lizar hostotxikiarekin (Fraxinus angustifolia), hura mediterraneoagoa baita. Lizarrak begi beltzak ditu; lizar hostotxikiak, marroiak.
ARAN herbarioko plegua