Pyrus cordata Desv.
Hosto eta fruituak
Loreak
Interes berezikoa
Makatza hostoerorkorra da. Haren hostoak (2,8-6 x 1,5-4,9 cm) sinpleak eta obatuak dira. Hostoek ertz horzdunak dituzte, eta, gaztetan, iledunak dira.
Landare hermafrodita da. 5 petalo (7,8-12,7 x 4-8,9 mm) ditu, denak triangelu-itxurakoak eta zuriak. Haren fruitua (6,4-18 x 7,5-18 mm) madaria, udarea edo txermena da.
Azala luzetara zartatua du, eta grisaxka da. Landare arantzaduna da.
Soilguneetan eta baso bazterretan agertu ohi da, eta nahiago ditu silizedun lurrak.
Eurosiberiarra
Apirila-ekaina
5-15 m
25-1.000 m
ARAN herbarioko plegua