Otabera
Otabera
Genista hispanica subsp. occidentalis Rouy
Hosto eta loreak
Fruituak
Deskribapena
Otabera hostoerorkorra da. Haren hostoak (3-6 x 2-2,5 mm) sinpleak, estuak eta luzeak dira. Ertza osoa dute, eta ileak dituzte arantzen eta hostoen azpialdean.
Landare hermafrodita da. Tximeleta-itxurako lore (estandartea: 7,5-9,5 x 6,6-7 mm) horiak ditu, eta bertan leka beltz iletsuak garatzen dira. Lekak (7-10 x 4-5,5 mm) gora begirako ezten batean amaitzen dira.
Azala arraildua dute, berde-marroia. Landarea arantzaduna da.
Ekologia
Gipuzkoako leku lehorrenetan agertzen da, eta lurzoru aberatsak ditu gogoko.
Banaketa
Mendebaldeko mediterraneoa
Loraldia
Apirila-uztaila
Tamaina
0,1-0,5 m
Altitudea
0-1.800 m
Oharrak
Arantzatsua da, baina ez nahasi ote zuriarekin (Ulex europaeus). Otabera txikiagoa da, eta ez du hainbeste ziztatzen.
Erlazionatutako habitatak
ARAN herbarioko plegua