Ulex europaeus L. subsp. europaeus
Ote zuria hostoiraunkorra da. Haren hostoak (5-12 mm) arantza-itxurakoak eta sinpleak dira. Zurtoinean ileak dituzte.
Landare hermafrodita da. Hostoen oinarrietatik tximeleta-itxurako lore batzuk (estandartea: 14-21 x 8-17 mm) ateratzen dira, eta horiak dira. Handik leka (10-20 x 5-7 mm) beltz iledun bat ateratzen da.
Azal zartatua eta arrea du.
Klima ozeanikoetan agertzen da, lurzoru azidoetan batez ere.
Mendebaldeko eurosiberiarra
Abendua-maiatza
0,6-2 m
Altitudea
0-1.300 m
Oharrak
Ote beltzarekin (Ulex gallii) nahas daiteke. Ote beltza uztailetik urrira loratzen da.
ARAN herbarioko plegua